Gizon bat atxilotu dute bere bikotekide ohiari labana eskuan lapurretan egitearren

Anboto 2009ko urr. 7a, 09:48

Ertzain-etxera atxikitako agenteek 41 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, bikotekide ohiari eta berekin zegoen gaur egungo bikotekideari labana handi batekin mehatxu egin eta diru-zorroa zein bestelako ondasunak lapurtzeagatik.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, jazoera martitzen goizaldean gertatu zen Durangoko herriguneko etxebizitza batean. Gizon bat bere bikotekide ohiaren etxean sartu zen. Bazituen etxeko giltzak eta ez du atea behartu beharrik izan. Sukaldeko labana handi bat hartu eta emakumea zegoen logelan sartu zen. Hantxe zegoen bere gaur egungo bikotekidea ere. Eskuan zuen labanarekin mehatxatu ditu eta logelan zegoen gizonari etxea utzi arazi dio, bestela hilko zuela oihukatuz. Ondoren, diru-zorroa eta mugikorrak hartu eta alde egin du. Diru-zorroan 500 euro zeuden.

Gertaeraren berri jakin ondoren, Ertzaintza bilaketa lanean hasi da eta ibilgailuan atzeman du lapurra. Ibilgailuan ostutako diru-zorroa eta etxeko giltzak aurkitu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!