Larunbatean AHTaren kontrako ekintza egin zuten Durangon. Gazte bi Ezkurdiko zuhaitz bitara igo eta bertan kateatu ziren. Beste talde batek esku-paperak banatu zituen kaleetan eta AHTaren kontrako pankartak erakutsi zituzten.
Ekintza burutu eta ordu laurdenera Ertzaintzen patruila-autoak iritsi ziren eta ekintzan parte hartutako lagun guztiak identifikatu zituzten. Zuhaitzetan zeuden gazte biei jaisteko eskatu zieten, baina hauek bere horretan jarraitu zuten. Ordu erdira su-hiltzaileak etorri ziren lagun biak jaistera. Behin behera ekarrira Ertzaintzak identifikatu egin zituen.
Itsasondo lagun talde batek hainbat egun darama zuhaitzera igo eta handik jaisteko asmorik gabe, hastekoak ziren AHTaren obrak geldiaraziz. Durangoko ekintza hango lagunei solidaritatea erakuskteko burutu dute, besteak beste.