Lur Merino Erandioko Astrabuduako diseinatzaile eta Arte Ederretan lizentziatutako gaztearen kartela da aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokaren ikur izateko epaimahaiak hautatu duena. Azokaren 44. edizioko kartelerako, zenbaki hori bera oinarri duen kartela hautatu dute iragarle izateko.
Zuri-beltzean, Merinok aurkezpenean nabarmendu duenez, “krisi ekonomikoaren sasoi honetan, tinta askorik baliatu beharrik barik, produkzioa merketuz”, osatu du kartela. Diseinatzaileen hizkeran azalduta, “irudi pregnantea” osatzea izan zuen sortzerakoan asmoa; sinplea baina aldi berean deigarria eta harrigarria.
Liburutegi bateko apalak irudikatzen dituzten lerro beltz horizontalen gainean idatzi ditu diseinatzaile gazteak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, 2009ko abenduaren 4tik 8ra letrak. Azokaren aurtengo lemak dioen moduan Zure eskura dauden liburuak dirudite letrek.
Iaz baino 20 gehiago
Lur Merinok ere bigarrenez aurkeztu du kartela Azokako lehiaketara, eta nabaria da diseinuan diharduten lagunek oso aintzat hartzen dutela Gerediaga elkarteak antolatzen duen lehiaketa: 55 artistek bidali dituzte euren sorkuntzak aurten; iaz baino 20 lan gehiago jaso dituzte, beraz, aurten.