20 urteko bidea gogoan hartuz

Anboto 2009ko ira. 22a, 10:09

Lagun artean eta urte guztiotako ibilbidea gogoratuz ospatu du 20. urteurrena Berbaro elkarteak. Plateruenean egindako bazkarian elkartutako 180tik gora lagunek Ander Lipus antzerkigileak prestatutako ikuskizunaz disfrutatzeko aukera ezinhobea izan zuten.

Horrezaz gainera, 1989an Berbaro elkartea jaio zenetik gaur arte gordetako makina bat argazkirekin sortutako ikus-entzunezkoa eskaini zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!