Hasi dira zulatzen Abadiño eta Durango
bitarteko AHTaren ibilbideko bigarren tunela. Mendigaingo tunel horrek 1.066
metroko luzera eta 85 metro koadroko ebakidura izango du.
N-634 errepidearen ibilbidea paraleloan egingo du joan-etorriko trenbidea izango duen tunel horrek. Ekainean Eguzkitzako lurpeko bidea zulatzeari ekin zioetn; 723 metro ditu horrek.
Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak
jakinarazo duenez, ingurumenean lanek
izango duten eragina murrizteko neurriak hartuko dituzte. Horretara,
lanak amaituta, sasi, belar eta bertako arbolak landatuko dituzte. Mendigain
inguruan dagoen hariztia ez dutela kaltetuko gaineratu dute. Adif, Espainiako
Trenbide Azpiegituren Administrazinorako enpresa publikoak, daramatza
Abadiñotik Durangorako bideko lanak; 3.520 metroko luzera dauka, erdia
lurrazpitik.