Kalitatea hartu dute hizpide Maristetan

Anboto 2009ko ira. 25a, 09:59

Kalitateari Buruzko Nazioarteko Tailerra antolatu du Maristak ikastetxeak, Alemaniako BBS-Rotenburg eta Finlandiako Ammattiopisto Valkeakisky zentroko arduradunak gonbidatuz.

Kalitateari Buruzko Nazioarteko Tailerra antolatu du Maristak ikastetxeak, Alemaniako BBS-Rotenburg eta Finlandiako Ammattiopisto Valkeakisky zentroko arduradunak gonbidatuz.


Nazioarteko jarduerak, kalitatea gelan eta pertsonen kudeaketa izan zitueen hizpide atzo. Gaur ikasteko arazoak dituzten ikasleendako laguntza sistemak aztertuko dituzte; baita irakaslegoagaz elkarrizketak —norbanakoaren garapena aztertu, helburuak finkatu eta lana ebaluatzeko— lan tresna legez ere. Jardunaldiak 09:00etan hasi dituzte.


Ikastetxe bakoitzaren esperientzia, ikuspegia eta helburuak azaldu eta elkatrukatzea ditu helburu ekimenak: “Partekatzea eta batak bestearengandik ikastea”. Maristek gogoratu dute Europan erreferentzia diren zentroek parte hartu dutela, EFQM Europako Bikaintasun ereduan oinarritutako kudeaketa eredua garatzen dutenak. Ekimenak jarraipena izatea gura dute antolatzaileek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!