“Jairik jai, A gripe berezia” zabaldu dela dio alkateak

Anboto 2009ko ira. 16a, 14:39

Edukiak baino gehiago bestelakoek hartu dute garrantzia Sanfaustoetako jai egitarauari buruzko eztabaidan. Presoen argazkiekin sortutako tirabira dela-eta, “Gasteizko gobernuaren kolore aldaketarekin, jairik jai gure A gripe berezia zabaldu” dela deritzo Aitziber Irigoras alkateak, eta epaileek zuzenbide legediaren interpretaziorik egin ez duela-eta, indarrean den ordenantza beteko dutela dio: “Iaz legez, mehatxu-ekintzak eragotziko dira, ‘Gora ETA!’ lakoak”.

Txosnas_IBAN_01_copia.jpgPPk “denontzako” jaiak izan daitezen “borondate politikoa erakustea” eskatu dio Irigorasi: “Portaera askorekin minduta sentitu gaitezke-eta terrorismoaren biktimok”. Ildo horretan, “ETAren sinboloak erakusteari buruz” Jaurlaritzaren eta Eudelen arteko ituna aitatu du PSE-EEk: “Oso garrantzitsua da borondate politikoa, eta ezin dugu ordenantzara mugatu”. Natxo Martinez zinegotzi jeltzalearen berbetan, berriz, “zigorra betetzen dagoen preso baten argazkia, nire ustez, bera jaietan ez dagoela gogoratzeko da”.

Aralarrek 96tik indarrean den araudia aitatu du, “baldintza tekniko-sanitarioak, segurtasunezkoak eta sozialak jasotzen dituena”, eta Talde Mistoak jai “militarizaturik” ez duela onartuko, jai “herrikoien” aldekoa dela berretsiz: “Jaiak ezin direla politizatu esan arren, nolabaiteko mamua sortu gura da. Jaiak denontzat dira, esan ohi den legez, eta sentsibilitate asko dago, denak errespetagarriak”.

Segurtasuna hizpide

Jaietan segurtasunaren kargu egiteko enpresa pribatua hartu gura dutela-eta, PPk hori Udaltzaingoaren lana dela ere adierazi du, eta txosnek horri aurre ez egitea “ulergaitza” dela, 14.800 euroko laguntza jasota. Horren aurrean 2007ko neurrien “arrakastagatik” eta auzokoek berriro eskaera egin dutelako hartu dutela erabakia esan du alkateak: “Udaltzaingoak ezin du gune guztietan egon”.
EB-Berdeek “urteotako lan ildoa” goratu dute, eztabaidan sartu gabe. Guztiek jaiak antolatzen egindako lana eskertu dute, baina, herritarren parte-hartzerako bideak zabaldu beharra ere aitatu dute gehienek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!