Lekua irabaziko du euskarak emakumeentzako jabekuntza ikastaroetan

Anboto 2009ko ira. 16a, 09:37

Orain arte izan ez duen lekua hartuko du, aurten, euskarak Udaleko Aukera Berdintasun Sailak eta Andraguneak eratutako emakumeentzako jabekuntza ikastaroetan. Era berean, ‘Osasuna eta generoa’ lan ildo berria sortu dute.

Orain arte izan ez duen lekua hartuko du, aurten, euskarak Udaleko Aukera Berdintasun Sailak eta Andraguneak eratutako emakumeentzako jabekuntza ikastaroetan. Era berean, ‘Osasuna eta generoa’ lan ildo berria sortu dute.

Aurrekoetan jardundakoen proposamenak aintzat hartuz egin da “ahalegin berezi” hori, hilaren 23an aurkeztuko den egitaraua antolatzerakoan. Andragunean izango da, 19:00etan.

Euskaraz emango dira bost ikastaro: Emakumeak mendian, Emakumeak eta Euskal Literatura, Bidaiatzeko 40 era, Jostailu erotikoen tailerra eta Zoru pelbikoa indartzea. Azken hori ‘Osasuna eta generoa’ lan ildo horren barruan jasotzen da, Biodanza, Alternativas al uso de compresas y tampones desechables eta Risoterapia ikastaroekin batera. Bestalde, Berbaro elkartearekin lanean “berdintasunaz eta feminismoaz jardun eta kontzientzia hartzeko” euskarazko taldea osatuko da.

Ipuin kontalaria

Martxan den Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontaketa laburrak eta olerkiak lehiaketaren haritik, kanpaina hasi dute eskoletan, eta, irailaren 22an, ipuin kontalariak jardungo du, 20:00etan, San Agustin kulturgunean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!