Udaleko Berdintasun Sailak eta Udaleko Berdintasunerako Kontseiluak, Dendak eta Durangon Bai elkarteen bultzadarekin, eguen guztietako emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko elkarretaratzeetan parte hartzera gonbidatu dituzte Durangoko zein eskualdeko herritar guztiak.
Hasi berri dugun ikasturte honetan ere, astero-astero, Andra Mariko elizpean batuko dira emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko helburuarekin kontzentrazioan batzeko hautua egiten duten herritarrak. Eguenetan 20:00etan izaten da Andra Marian emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko gunea eta unea.