Txosnetan “terrorismoaren apologia egin ez dadin” neurriak hartzeko eskatuko du PPk

Anboto 2009ko ira. 11a, 14:52

Hurrengo udalbatzarrean, Durangoko PPk Sanfaustoetan txosnetan “terrorismoaren apologia egin ez dadin” neurriak hartzeko eskatuko dio Gobernu Taldeari: “Basauri eta Barakaldo bezalako herriek txosnetan terrorismoaren biktimentzak iraingarriak izan daitezkeen kartelak eta pankartak jartzea eragotziko dute eta adibide hori jarraitu beharko luke Durangok”, dio Cristina Ibarrola PPko zinegotziak.

Era berean, Durangoko Udalak enpresa pribatu bat kontratatzeko asmoa du jaietako segurtasunaren kargu egin dadin. 6.180 euro erabiliko dituzte horretarako. PPren ustez lan hori udaltzaingoak bete behar luke: “Segurtasun zerbitzukoek ez dute inolako armarik eramango eta beraz, liskarrik sortzen bada ezin dute ezer askorik egin. Gainera, urtean zehar udaltzaingoaren esku dago herriko segurtasuna eta jaietan ere berdin gertatu beharko litzateke”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!