Berbaro euskara elkarteak hainbat ekitaldi antolatu du sortu zeneko 20. urteurrena ospatzeko. Gaztetxoei zuzendutako ekintza ugariez gainera, Plateruenak Terry Lee Hale eta Pettiren kontzertua eta Bikoteatroren Euskarazetamol antzezlana hartuko ditu, besteak beste. Baina urteurrena, ospakizunetarako ez ezik, etorkizunera begira elkarteak jorratu beharreko bidea zehazteko eta berrantolatzeko mugarri legez ere baliatuko dute.
Ekitaldiei dagokionez, datorren ostegunean, 20:00etan hasita, Pablo Sagardoyk, Agurtzane Ortiz de Landaluzek (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarako Ikerketa Zerbitzuko kideak) eta Jon Aizpuruak (Berbaroko lehendakaria) euskarak Durangaldean izan duen bilakaera aztertuko dute Plateruenean. Segidan Bikoteatro taldeak (Patxo Telleria eta Mikel Martínez) Euskarazetamol antzezlana eskainiko du.

Ostiralean Terry Lee Hale-k eta Pettik zuzenekoa eskainiko dute. Berbaroko bazkideentzat eta Platerueneko lagunentzat doan da; gainerakoentzat sei euro.
Zapatuan, berriz, 12:30ean Txiki Otaegin abiatuko den kantutrikipoteoaren ondoren bazkaritara batuko dira (txartelak antzokian daude salgai). Bazkalostean 20. urteurreneko ekitaldi berezia egingo dute.
Azkenik, igande eguerdian, umeentzako tailerrak eta olinpiadak antolatuko dituzte Ezkurdin. Urteurreneko tarta ere banatuko dute. 17:30ean, Plateruenean Hitzen Lapurrak bertsotxongilo ikuskizuna ikusi ahalko da.
Barne hausnarketa
Hemendik aurrera jarraitu beharreko norabideari buruz egindako barne gogoeta sakonak hainbat ondorio utzi du. Batetik, Berbarok euskararen inguruko sentsibilizazioan “modu zuzenagoan” jarduteko beharra ikusi dute; “jarrera zirikatzaileagoa izan behar du”, jasotzen du gogoetaren inguruko txostenak.
Horrez gainera, bazkideak (400dik gora) Berbaroren eguneroko jardunera erakarri eta azpitaldeen bitartez gazteei lotutako ekimenak ikasturte osora zabaldu nahi dituzte. Berbaro osatzen dutenen benetako elkarlana bultzatzea ere badute helburu.