Gobernu Taldeak akordioak bete ditzala eskatu du Aralarrek

Anboto 2009ko ira. 10a, 16:28

Ikasturte barriaren hasieran “agenda politikoan lehentasuna izan behar daben gaiak” gogoratu gura izan dizkio Aralarrek Gobernu Taldeari. Legegintzaldi honetan egin barik gelditu den gai nagusietako bat “babestutako etxebizitzen kudeaketa eredua definitzea” dela azaldu dute Dani Maeztu eta Iker Urkiza zinegotziek. Asteon emandako prentsaurrekoan azaldu dutenez, Durango Eraikitzeni Odi Bakarreko (58 etxebizitza) eta Faustegoienako (343 etxebizitza) lurrak kudeatzen laguntzeko kanpoko aholkulari bat kontratatzea adostu zuten: “Ez dakigu gai horretan Gobernu Taldea zeren zain dagoen”.

Telefonia antenen kokapena erregulatuko duen ordenantza osatzea plenoan onartu zutela eta oraindino egin barik dagoela azaldu dute Aralarrekoek: “Hilabete honen bukaeran ez badute araudia aurkezten, epaitegietara joko dugu”. Maeztu eta Urkizaren berbetan, “berdin” gertatzen da Erralden parte hartzeko erabakia plenoan eztabaidatzeko hartutako erabakiarekin: “Aitzakiarik ez egotea itxaroten dugu, eta gai hori hurrengo udalbatzarreko gai ordenean ikustea”.

Landakoko parkinarekin eta TAOaren aldaketarekin ere akordioak ez dabiltzala betetzen salatu du Aralarrek.:“Landakoko parkinean TAO sistema biguna ezartzeko konpromiso publikoa hartu zuten, eta gai horri buruz ez dakigu ezer”.

“Aurrerapausorik” ematen ez dabiltzan beste gaietako bat “lan-eskaintza publikoko deialdia egitea” dela jakitera eman dute. Gaineratu dutenez, “interinitateekin amaitzeko, 2009an deialdia egitea adostu genuen. Azpikontratazioen inguruko azterketa egin behar dute”.
Kultur arloan herriko eragile eta taldeen lokalen egoera “arduratzekoa” delakoan daude bi zinegotziak, “ Pinondo Etxearen erabileraren aldaketarekin eta liburutegi zaharra zena hutsik baina itxita egonda”. Bi eraikin horien erabilera definitu eta herriko eragileentzako egokitzea “premiazkoa” dela jakinarazi dute Maeztu eta Urkizak.

Herritarrentzako “garrantzitsuak” diren gaiak “jeltzaleen ahalegin faltagatik gelditurik” daudela kritikatu dute. Aurreratu dutenez, “ hurrengo 2010eko aurrekontuak Aralarrekin negoziatu gura badituzte, jeltzaleek orain arte adostutako gaiak bete beharko dituzte. Bestela, Gobernu Taldearen fidagarritasuna eta sinesgarritasuna ezerezean geldituko dira”. "Aralarrek ez du negoziatuko adostutakoa ez dauenagaz betetzen eta fidatzekoa ez den talde bategaz”,  azaldu dabenez.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!