Santa Anako indusketara bisita gidatuak, irailean

Anboto 2009ko ira. 4a, 11:37

Arkeologo talde batek buru-belarri jardun du hilabeteotan Santa Ana plazan aurkitutako arrastoak aztertzen. Herriko hirigunean egin duten indusketak jakinmina sortu du herritarren artean. Aurkikuntzaren garrantzia kontuan hartuta, bisita gidatuen bitartez herritarrei aztarnen berri ematea erabaki du Udalak.

Alde Zaharreko gune honetan harresiaren zati bat eta XV. mendekoa izan litekeen Santa Ana eliza zaharraren arrastoak topatzeaz gainera, enterramenduak, kanpaiak egiteko moldea eta labea, errekaren kanalizazio zaharrak, txanponak eta beste hainbat material aurkitu dituzte.    

Izen-ematea

Bisita gidatuen arduradunak indusketan parte hartu duten arkeologoak izango dira: Belen Bengoetxea (azterketaren zuzendaria), Teresa Campos, Iñaki Pereda eta Fidel Navarrete.

Bisita gidatuetan parte hartzeko aurretik erreserba egin beharko da Turismo Bulegoan (94 603 39 38). Barikuetan, irailaren 11, 18 eta 25ean bisitak arratsaldez izango dira; 19:00etatik aurrera. Asteburuetan, irailaren 12, 13, 19, 20, 26 eta 27an indusketak goizez bisitatuko ditue; 10:30etik aurrera. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!