Ezkurdi plazak dantzaldiak hartuko ditu iraileko domeketan ere. Udaleko Adinekoen Sailak gonbidatuta, domekan hasi eta irailaren 27a bitartean, domekaro, dantzan jarduteko aukera izango dute Durangoko zein inguruko herritarrek.
Trio Menta taldeak girotutakoa da antolatutako lehenengo dantzaldia, irailaren 6an. Trio Top 90 eta Rex Orkestra izango dira, hilaren 13an eta 20an, hurrenez hurren, eta amaitzeko, irailaren 27an, Trio Moby Dick taldearen txanda izango da. Aitatu ditugun dantzaldiok 18:30ean hasi eta 20:30 arte iraungo dute, eta, euria eginez gero, Azoka Plazara lekualdatuko dituzte. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek.