AHTa egiteko zulaketek Gasteiz Bideko herritarren kezka gehitu dute

Anboto 2009ko ira. 3a, 14:20

Abiadura Handiko Trenarekin (AHT) lotuta, Tabira auzoan aurreikusi duten tunela egiteko zulaketak laster hasiko direla-eta “oraindino eta arduratuago” dagoz Gasteiz Bideko 20ko eta 22ko bizilagunak. Lanok hasi eta berehala “arazoak” bueltatuko direla seguru dago Agustin Duran, “orain bertan egoera eusteko modukoa” den arren. “Gure bizi baldintzak hobetzeko ez seguru, baina, zementu pista egin da, eta orain ez da hainbeste hauts harrotzen".

Abiadura Handiko Trenarekin (AHT) lotuta, Tabira auzoan aurreikusi duten tunela egiteko zulaketak laster hasiko direla-eta “oraindino eta arduratuago” dagoz Gasteiz Bideko 20ko eta 22ko bizilagunak.

DurangoAHTkaltetuak_copia.jpgLanok hasi eta berehala “arazoak” bueltatuko direla seguru dago Agustin Duran, “orain bertan egoera eusteko modukoa” den arren. “Gure bizi baldintzak hobetzeko ez seguru, baina, zementu pista egin da, eta orain ez da hainbeste hauts harrotzen".

Alex Barrenetxeak ere gogoratu du zulaketetan “egunez eta gauez” ibiliko direla esan diela Udalak, eta horren aurrean zer gertatuko den galdetu du. Dioenez, “orain hasi dira gutaz arduratzen, baina denbora askoan gutxietsi egin gaituzte”. Lurranet-en bitartez jakin zuten, bestalde, trena etxetik 100 metrora beharrean, 40 metrora pasatuko dela. Udaletik inolako informaziorik jaso ez izana salatu du Barrenetxeak.

Duranek dio ez Udalak ez Adif-ek ez diela “jaramonik” egin: “Eten gabeko protesten ondorioz egin digu kasu Udalak”.

Behin-behineko bizilekua

AHTarekin lotutako lanon eraginez, bizilagunoi obrak iraun bitartean behin-behinean beste etxebizitza bat emateko Udalak Adif-i egindako eskariak ez du erantzunik jaso. Egoera “jasanezina” izan arte joateko asmorik ez dauka Duranek berak; Barrenetxeak, aldiz, “irtenbide” bat gura du, seme-alabak ditu-eta.

Adif-ek erantzun duen bakarra izan da obren arduradunari agindu deutsala “kontu handiz betetzea” ingurumen-integrazioko agiriaren eranskinean ingurumena babeste aldera jasotako neurri zuzentzaile guztiak. Hala dio  Mª Jose Balier alkateordeak: “Hori betetzen den ikusi behar da, eta zer egoeratan diren bizilagunak”. Obra-gunea kirol-ekipamendu sistema orokor baten alboan dagoela ere gogorarazi dio Udalak Adif-i, “erabiltzaileei eta udal zerbitzu horren eskaintzari ere zuzeneko kaltea eraginez”.

AHT Gelditu Elkarlanak neurrioi ez deritze nahikoa, eta galdetu dute ia zer gertatuko den lanak amaitzerakoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!