Garbitasuneko udal ordenantza bete dezatela eskatu du Durangoko Alde Zaharra (DAZ) elkarteak. “Zaborra uzteko ordutegiak zehazten ditu araudiak, baita ontzi bakoitzari zer zabor dagokion ere”, gogorarazi diete herritarrei. Udalari, bestalde, “premiazko baliabideak” jarri eta araudiak azaldutako beharrak “zuzen” betetzea eskatu diote.
“Hiri moderno baten, txakur bat zaborretan muturra sartzen egoteari hirugarren mundukoa deritzogu”, diote Kanpantorrostetan ikusitako irudia gogora ekarriz. Udal araudiak dinonez, “euren zaintzaren araberako zaborrontzien aldizkako garbiketa egingo dute dagokien zerbitzuek, garbitasun baldintza zuzenak mantentzeko”, DAZek gogoratu duen moduan.