Bizkaian lehenengo bulegoa zabaldu du asteon Gipuzkoako Kutxak. Ezkurdi plazako 3an egokitu du 116 metro koadroko bulegoa, eta kutxazain automatikoa izango du.
Eibar eta Elgoibarko bulegoetatik etorritako hiru beharginek jardungo dute bertan. Kutxako arduradunek jakin eragin dutenez, Bizkaiko bigarren bulegoa Ermuan zabaltzea aurreikusi dute. Gaur egun 338 bulego ditu Kutxak, eta 133 dagoz Gipuzkoan; bat dauka Araban, Gasteizen.