Durangoko San Fausto jaietako VI. Graffiti Lehiaketarako deialdia

Anboto 2009ko ira. 2a, 10:34

Irailaren 7tik urriaren 8a arteko epea izango dute parte hartu nahi dutenek, Durangoko San Fausto jaietan burutuko den lehiaketako sariketara aurkeztu ahal izateko. Egun tarte horixe izango dute graffiti egile eta marrazki egileek, Durangoko jaietako lehiaketan egin nahi duten graffitiaren zirriborroa Udalean aurkezteko; koloretan eta A3ko neurriko orri baten egin beharko dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri zehatza, Udalaren web orrian aurkitu daiteke.
Banaka zein taldeka hartu dezakete lehiaketan parte 15 eta 35 urte bitarteko graffitigile gazteek. Aurkeztu beharreko marrazkiak baina, lehiaketaren antolatzailea den Durangoko Udalak zehaztu bezala, “jaia” gaiaren ingurukoak izan beharko dira. Bestalde, parte hartzaileen hautuaren arabera utziko dute euren graffiti zein muralak osatzerako orduan baliatuko duten teknika.
Udalean jasotzen dituzten zirriborro guztien artean epaimahaiak hautatzen dituen hamarrak igaroko dira ondoren, jaietan, urriaren 17an, Durangoko Ezkurdi plazan prestatuko dituzten paneletan euren marrazkiak egin ahalko dituzten artistak. 600 euroko lehenengoa, 400eko bigarrena, eta 200eko hirugarren saria izango dira jokoan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!