Durangaldeko eskoletan 5.815 euro batu ditu Bateginez gobernuz kanpoko erakundeak, Ikasle bat konpromiso bat kanpainarekin. Eskualdeko 14 eskolatan batu duten dirua San Miguel Pochutan (Guatemala) bideratzen dabiltzan farmaziarako erabiliko dute, osasun sustatzaileen trebakuntza eta hainbat hezkuntza egitasmoak babesteko ez eze.
Orain 15 urte hasi zen kanpaina, Guatemalarako botikak eta tresnak batuz, baina, urteak aurrera, moldatu egin dute “eraginkorrago” egiteko. “Orain, Pochutan sortutako gastuei aurre egiteko batzen da; han garatzen dira Bateginezen egitasmoak”. Garatutako proiektuei buruzko CDak lagundu du oraingoan kanpaina; Bateginezi buruz erakusketa ere prestatu dabe.