Udal aldizkaria “autopropaganda” dela salatu dute PSE-EEk eta PPk

Anboto 2009ko uzt. 20a, 14:27

Bai PSE-EEk bai PPk gogor salatu dute kaleratutako azken udal aldizkaria. Biek ala biek “autopropaganda hutsa” dela salatu dute, eta eskatu Juan Jose Ziarrusta alkate zenean kaleratzen zen aldizkarian legez “udal alderdi guztien iritziak jasotzeko aukera ematea”.

Sozialisten berbetan, “EAJk bera lausengatzeko politikarekin darrai, eta diru publikoarekin zerbaitetan diharduen itxurak egiten”. Informazio “partzialeko” aldizkaria editatzea “alde bakarreko” erabakia izan dela diote, eta faktura EAJko uri batzarrak bere gain hartzea eskatu dute. PPk “oso larria” deritzo “autobonboa” egiteko erabiltzea eta “eurenak balira legez publizitatea ematea PPren proposamenak izan diren egitasmoei (karkabak atontzea, JAEDi eta Caritasi laguntza...)”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!