Udaldia amaitu arte itxarongo dute inauguraziorako. Hala ere, etxe berrian dago jadanik Turismo Bulegoa, Lariz Torrean. Bertan hasi du abuztua, azken bost urteak Askatasun Etorbidean egin ondoren.
Hor egindako azken egunetan jakin eragin zituzten urte hasieratik uztailaren 18a bitartean jasotako kontsulten datuak ere. Denera, 5.626 kontsulta jaso zituzten —1.583 bulegoan, 1.989 berezko ordezkaritzadun azoketan eta 2.054 zerbitzu eta produktu turistikoen bitartez—, 2008an epe berean baino %10,30 gehiago, hain zuzen ere.
XIX. mendea aurretiko ikuztegi publikoak ere berreskuratuz, 950.000 euro erabili ditu Udalak Lariz Torrea zaharberritzen. Gogoratu dezagun Durango Eraikitzen enpresa publikoa ere etxe bereko 1. solairuan dela. Azken pisuan, erabilera askotarako gunea sortzea aurreikusi dute. Behin-behineko izaeraz bada ere, bulego-altzari eta errotulazio guztia egoitza berrira bideratzen hasteko aprobetxatuko dituzte hileok, udal arduradunek azaldu dutenez.