Urteko lehenengo seihilekoan %33ko okupazio-maila lortu du Landako Guneak, erabilera-egun kopurua %27 hazita (198 egun).
Iazko epealdi berean lortutakoa baino %7,2 handiagoa izan ei da okupazioa. 24 ekintza antolatu dira bertan: sustatzaile pribatuen antolatu dituzte bederatzi, hiriko elkarteek zortzi eta Durangoko Udalak zazpi.
Udala izan ei da eremua sarrien erabili duena (%20,67); gero sustatzaile pribatuek (%6,83) eta elkarteak (%5,50). Baina, elkarteek nabarmen igo ei dute erabilera maila. Bestalde, Ekitaldi Aretoak 69 jarduera batu ditu; iaz baino %46 gehiago. Otsailean gehien (19); gero martxoan (17) eta ekainean (12).