Gizarte Ekintza Plana egituratuko du Udalak

Anboto 2009ko uzt. 14a, 16:26

Gizarte Ekintza Udal Plangintza sortuko du Durangok. Aurretik, baina, gizarte ekintza “behar den lez” kudeatzeko “premiazkoa” den egoeraren diagnosia egingo dute, etorkizunean izan daitekezen beharrei aurre egiteko baliabideei buruzkoa ez eze. PPren mozioa aho batez onartu dute.

Gizarte Ekintza Udal Plangintza sortuko du Durangok. Aurretik, baina, gizarte ekintza “behar den lez” kudeatzeko “premiazkoa” den egoeraren diagnosia egingo dute, etorkizunean izan daitekezen beharrei aurre egiteko baliabideei buruzkoa ez eze. PPren mozioa aho batez onartu dute.

EB-Berdeek ondo deritze diagnostikoari, baina “hobeto” “dirua premiadun herritarrei bideratzeari”. Gaia Gizarte Ekintza Batzordean eta udal teknikariekin aztertu behar dela diote.

Hainbat gaitan “hausnarketa sakona” behar dela dio Aralarrek, “unean erabakia hartu beharrean” eta plangintza “lagungarri” izan daitekeela, gai sozialeko hainbat plan “hankamotz” geratu arren. Izan ere, oinarrizko gizarte zerbitzuak Amankomunazgoak daramatza.

Gizarte-egoera denbora gutxian aldatu egin dela eta baliabideak berdin mantentzen direla nabarmendu dute sozialistek, “pertsonal gabezia” sumatuz. Diagnosia behar dela uste dute: “Akaso, plangintza be bai. Neurri berriak behar dira, daudenen osagarri. Egoera oso konplikatua da, eta ez dakigu behar den beste lan egiten den aurre egiteko”.

Egoera “konplikatua”

Talde Mistoak 2010a “latza” datorrela-eta, aldarazpenak utzi eta dirua lotzeko lanean jartzera deitu du. Amankomunazgoaren parte-hartzeari ere “beharrezkoa” deritze. Jeltzaleek ere egoera “konplikatua” dela nabarmendu dute eta ikerketa egiteari “bide egokia” deritze. Hala ere, Udaleko bertako barne baliabideak erabiltzea proposatu dute jeltzaleek, “batez ere, plangintza ahalik eta arinen egin ahal izateko”.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!