Kalte eraginak direla-eta, hogei bat erreklamazio

Anboto 2009ko uzt. 16a, 16:26

Uztailaren 9an PSE-EEren egoitzan zartarazi zuten lehergailuak eragindako kalte materialak direla-eta hogei bat erreklamazio batu dituzte Herritarren Arretarako Zerbitzuan. Hala ere, 70 kaltetu egotea aurreikusi dute.

Uztailaren 9an PSE-EEren egoitzan zartarazi zuten lehergailuak eragindako kalte materialak direla-eta hogei bat erreklamazio batu dituzte Herritarren Arretarako Zerbitzuan. Hala ere, 70 kaltetu egotea aurreikusi dute.

Premiazko informazioa jaso dute www.durango-udala.net webgunean. Jakin eragin dute, ordainketa aurreratzeko diru-atala bideratuko duela Udalak.

Kalte material handiak eragin zituen gauerdi inguruan izandako eztandak, baina, ez zen inor zauritu.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak bonbak bi-hiru kilo lehergai zituela adierazi zuen, eta Aitziber Irigoras alkateak ordubete lehenago herritar batek burua estalita zeroan lagun bat bonba jartzen ikusi eta Udaltzaingoari deitu ziola. Bizilagunak leherketa aurretik atera zituen Ertzaintzak; gas ihesak sortu zuen ardura.

Udaleko Bozeramale Batzordeak “goitik behera gaitzetsi” zuen gertaera, PSE-EEri eta kaltetuei elkartasuna azalduz eta “gure herriaren arazoak konpontzeko bide demokratikoak baino ez erabiltzeko konpromisoa” berretsiz. Elkarretaratzean zinegotziak,Rodolfo Ares eta Jose Antonio Pastor (PSE-EE), Andoni Ortuzar (EAJ), Leopoldo Barreda (PP), Dani Maeztu eta Jon Abril (Aralar), Mikel Arana (EB-Berdeak) eta Legebiltzarreko lehendakari Arantza Quiroga izan ziren, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!