Durango Irratiko albistegiak “euskaraz bakarrik” izan daitezen hartutako erabakia berraztertzea eskatu du PPk: “Albistegietarako Euskadi Irratiarekin bat egiteak audientzia apalari ez dio mesederik egingo, hizkuntza ulertzen ez duten askori entzutea galarazten zaio-eta”.
Gazteleraz emititzen duen irrati publikoren batekin (Radio Euskadi edo Radio Nacional) bat egiteari “arrazoizkoagoa” deritzote. “Irratiaren egoera prekarioa da eta gainerako programazioa elebiduna bada, zergatik izan behar du desberdin albistegietan”. Mª Jose Balier alkateordeak argitu du gehiengoz onartu dela Kultura Batzordean bat egitea (12:00-14:00). Eskaria egin behar du Udalak EITBn. Albistegiekin ez eze magazinarekin ere egingo da bat. PPren irratiaren egoerari buruzko “doaneko adierazpenak” ez ditu ulertzen.