Azaleko minbiziari aurre hartzeko kanpaina ekarriko dute, uztailaren 10ean, barikuan, Tabirako igerilekuetara. XII. edizio honetan, eguzkia hartzerako orduan estetikaren aurretik osasuna lehenesteak daukan garrantziaz ohartarazi gura dituzte gazteak. Mezu hori helarazi gura dute.
Minbiziaren Aurkako Durangoko Tokiko Egoitzako boluntarioek, Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteko teknikariekin batera, azaleko minbiziaren prebentziorako informazioa eskainiko dute, 17:00etatik 20:00etara. Besteak beste, azalaren hidratazio maila, bakoitzaren fototipoa eta UVA eta UVB izpien aurrean behar den babes indizea neurtzeko aukera eskainiko dute.