Udalek berba eta botoarekin Finantzen Euskal Kontseiluan parte hartu dezaten eskatuz PPk aurkeztutako mozioak ez du aurrera egin. EAJk, Talde Mistoak eta Aralarrek egin dute kontra.
EB-Berdeak proposamenarekin ados dago, baina, gizarte eragileek ere parte hartu beharko luketala uste du, eta PSE-EEk Udalen Euskal Legearen bitartez horretan lanean badihardutela gogoratu du.
Horixe arrazoitu du EAJk kontra egiteko. Ordezkaritza izatearekin ados daude, eta EUDELek udalen interesak babesten dituela gogoratu dute: “Arlo horretan lan handia dihardute egiten hori posible egiteko, eta ez deritzogu zuzena tartean sartzeari”. Jaurlaritza eta Aldundiarekin parekatutako udalen parte-hartzearen aldekoa da Aralar ere; hala ere, udalen parte-hartzea eta eskumenen banaketa arautzeko legea sortzeari deritze “bide egokia”.
Udalei “geroago eta botere gehiago jan zaiela” uste du Talde Mistoak, baina PPk Espainia eta Euskal Herrian “sustatutako eredua ikusita”, jarrera “salagarria” hartu ei du: “Eskaera egiteko krisia da aitzaki, baina sortu duen eredua ez dute salatzen”.