Hiru behion okela, batez be, Bizkaiko harategietan salduko dute; tartean, Durangaldean, Alberdi harategian (Durango).
Bertako “kalitateko” okela “bertako produktuen alde diharduten” Bizkaiko harategiei eskaintzea da kanpainaren helburua: “Horrela, batez be, kostaldean turismo gehiago dagoen uda sasoian saldu dadin, eta kanpotik ekarritako okela bakarrik kontsumitzeko joera hori apurtzeko; prezio merkean, bertako abeltzainei min eginez eta kontsumitzaileak kaltetuz saltzen dena”. Erralden hildako okela prezio “duin eta bidezkoan” ordaintzen zaiela abeltzainei nabarmendu dute.Aldundiari deia
Bestalde, kanpaina hau laguntzera deitu dute Aldundia, babestutako umeentzako udalekuetan zein bestelako jardueratan bertako okela kontsumitu dadin. Jatetxe eta ostalaritzan diharduten enpresak ere deitu gura izan dituzte bat egitera.