Zeharkakotasunean egingo du indarrik gehien Berdintasun Planak

Anboto 2009ko uzt. 8a, 10:20

Berehala martxan jarri gura den Durangoko Gizon eta Emakumeen I. Berdintasun Planak zeharkakotasunean egingo du indar. Lau arlo nagusitan eragin gura dute: ‘Mainstreming’ edo politika publikoetan genero ikuspegia jasotzeko bitartekoak; emakumeen ahalduntzea eta gizarte eta politikan parte hartzea; bateragarritasuna eta erantzukidetasuna gizarte eredu berriaren alde; eta, emakumeen kontrako indarkeria.

EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planak jasotakoak dira horiek, Kety Arrabal berdintasun teknikariak eta Goiztidi Diaz berdintasun batzordeburuak azaldu dutenez: “Landu izan dena eta herritarren eskutik jasotzeko zeuden ekarpenak batu ditugu. Ildo horretan,  Durangoko andrekiko biolentziaren kontrako plana ere jaso dugu. Nabarmendu dutenez, formazioa eta sentsibilizazioa izango dituzte bitartekari nagusi, planak jasotakoa betetzeko”.

2011 bitartean garatzekoa da plana, eta diseinuan ere parte hartu duten lan-taldeengana jo dute horretarako; denera, 74 lagunek parte hartu dute, eta %66 izan dira andrak. Horretara, urteko ekintzak eta diru-atalak lotzeko batzarra egingo da lan-taldeokin urte hasieran eta amaieran, balorazioa egiteko: gutxienez urtean birritan batuko da Herritarren Mahai hori. Bestalde, bai Berdintasunerako Arlo Arteko Mahai Politikoa bai Mahai Teknikoa batuko dira zeharkakotasuna jorratzeko, eta “koordinatuta jarduteko”.

Berdintasun Sailak, Berdintasunerako Kontseiluak eta Udaleko Berdintasun batzordeak ere egingo dute lan plana garatzeko.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!