Abuztuan prest eta erabiltzeko moduan egongo da Mikeldi eta Murueta Torre auzoak lotuko dituen zubi berria. Halan jakinarazi dute udal arduradunek. Joan zen urteko irailean hasi zituzten lan horiek 665.610 euroko aurrekontua izan ei dute.
Joan zen martxorako aurreikusi zuen Udalak beharrok amaitzea; izan ere, sei hilabeteko exekuzio epea zuten zehaztuta. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Uraren Euskal Agentziak eskatutako zenbait zuzenketak egin beharrak atzeratu egin du zubia altxatzea. Erreka egokitu behar izan dute, udal arduradunek emandako azalpenen arabera.
Pisu handiko lehenengo piezak ekainaren azken egunetan heldu ziren Durangora. Horretarako, garraio berezia ez eze, Udaltzaingoaren laguntza ere behar izan zuten, gainera. Burdinazko tamainu handiko piezak deskargatu ahal izateko bertaratutako trailerra eta tonelaje handiko grua bideratzen eta errekaren alboan jartzen lagundu zuen Udaltzaingoak, azaldu dutenez.
Orain arteko martxan jarraitzen dute beharrek, eta aioatu dugun moduan datorren abuzturako gauzatuta egongo da zubi berria. Mikeldi eta Murueta Torre, errekaren albo banatara diren auzo biak, elkarrengandik gertuago egongo dira azpiegitura hori prest dagoenean.