Agenda 21en bitartez, 600.000 plastikozko poltsa desagertaraziko dituzte aurten. Okindegietan banatuko dituzten paper-poltsekin lortu gura dute hori. Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren (2007-2010) baitan jaso dute ekimena, udal arduradunek azaldu dutenez.
Ehuneko ehunean ekologikoak diren birziklatzeko paper-poltsetan emango dute ogia uriko okindegietan; poliamida gabeko tinta eta kola erabiliz.
Sei hile iraungo du kanpainak, gero neurri iraunkor bilakatuz. Poltsa horietan, Udalaren ingurumen informazioa, Turismo Bulegoarena eta kanpainan parte hartu duten tokiko enpresena zabalduko dute. 2011n debekatuta egongo dira, legez, plastikozko poltsak.