Udako Dantzaldiak hasi dituzte

Anboto 2009ko eka. 30a, 12:16

Antzinako dantzaldiak gogora ekarriz, Udalak antolatutako Udako Dantzaldiak hasi zituzten joan zen asteburuan. Orkestrek girotutako dantzaldiok datorren uztailaren 19a bitartean eskainiko dituzte, domekero.

UDAKODANTZALDIA09_copia.jpgEzkurdi Plaza dute agertoki, 19:00etatik 21:00ak bitartean. Uztailaren 5ean jarri dute hurrengo hitzordua, eta Trio Moby-Dick orkestrak hartuko du dantzaldia girotzeko ardura. Uztailaren 12an eta 19an, Trio Top 90 eta Orquesta Rex taldeek jardungo dute. Euria eginez gero, Merkatu Plazan izango dira dantzaldiak, jakin eragin dutenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!