Aldundiak 300.000 euro iragartzeari “lotsagarria” deritzo PSE-EEk

Anboto 2009ko uzt. 1a, 16:13

PSE-EEk “lotsagarria” deritzo Aldundiak eskualdeko enplegu plana sortzeko 300.000 euro erabiliko direla iragartzeari, eta Durangaldeko EAJko alkate bakar batzuekin egiteari.

PSE-EEk “lotsagarria” deritzo Aldundiak eskualdeko enplegu plana sortzeko 300.000 euro erabiliko direla iragartzeari, eta Durangaldeko EAJko alkate bakar batzuekin egiteari.

 “Aldundia planak azaltzeaz arduratu beharko litzake eta udal guztiekin lan egiteaz. Krisi egoera honetan, enplegu eta formazio politikak gidatzen jarri behar lituzke indarrak”.

Espainiako Gobernuak Tokiko Inbertsio Fondoen bitartez Durangaldean hainbat milioi utzi dituela diote sozialistek: Durangon ia 5 milioi, hiru Zornotzan,  edo 1,2 Abadiñon. Durangon 15 egitasmo garatuko direla gaineratu dute —4,1 milioi euro— eta 214 langile beharko ei dira. Hala ere, salatu dute Durangoko Gobernu Taldeak “langabetuen kontratazioaren aurretik irizpide ekonomizistak” jartzen dituela: “Enplegu sorreraren aurretik jarri ditu irizpide ekonomikoak kontratuen adjudikazioan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!