EB-Berdeek, PPk, PSE-EEk eta EAJk egin dute alde. Talde Mistoak “gabezia eta akatsak konpondu” arren, kontra egin du eredu horri egokia ez iritzita.
Aralar abstenitu egin da, eta ez da onartu Zumalakarregi eta San Agustinalde txandakatze handiko gune izendatzea —tramite edo erosketetara bideratzeko, aparkamendua ordu bira mugatuz— eskatzen zuen boto partikularra.
Ia gertu dagoen mugikortasun plana arrazoitu dute PPk eta EAJk. Ezetz esan du Talde Mistoak ere, eta EB-Berdeak eta PSE-EE abstenitu egin dira; neurriaren kontra egon ez arren, “alternatiba falta” dela diote sozialistek.
Laranjak urdinduta

EB-Berdeen ustez, “hobekuntzak” ekarriko ditu disuasio-aparkalekuak egin arte “nahikoa” deritzoten handitzeak. Aralarrek, berriz, horrek aurretik eta “irizpide ekonomizistei jarraituz”, hasieran onartu zen handitze harekin zerikusirik ez daukala nabarmendu du. Dena dela, bestelako neurrien “premia” gogoratu du.
PPk dio TAOa jarri zenetik “hainbat gabezia” agertu dela, eta PSE-EEk “gutxieneko akordioa” aurretik ez lotzea “ulertezintzat” jo du. Neurri “oso onuragarrion” atzean egon den “eztabaida sakon eta zabala” aitatu du EAJk.