Ez dute onartu euskal presoen eskubideen aldeko mozioa

Anboto 2009ko eka. 29a, 12:07

Euskal presoen oinarrizko eskubideak “urratzen” dituen “sakabanaketa politika” amaitzea eskatuz aurkeztutako mozioak ez du aurrera egin.

Euskal presoen oinarrizko eskubideak “urratzen” dituen “sakabanaketa politika” amaitzea eskatuz aurkeztutako mozioak ez du aurrera egin.

EB-Berdeek salatu dute “batzuetaz” bakarrik berba egiten dela, eta EAJk  “guztien eskubideen aldeko aldarria” berretsi du: “Oraintsu ETAk eskubide guztien oinarrian den bizitzeko eskubidea apurtu du. Errealitatearen zati bat kanpoan uztea onartezina da”. PSE-EEk uko egin dio mozioa eztabaidatzeari, eta PPk esan du Talde Mistoak aurkeztutako moziori buruz ez duela jardungo.
Talde Mistoak gogoratu du “gatazka” bat dagoela, eta “berba egin ezean” ez dagoela “ezer egiterik”. Aralarrek “norabide bakarreko” mozioei ez diela baiezkorik emango dio: “Hainbat ondorio dituen gatazka politikoa daukagu: hau da bat”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!