Multimedia gela berria jarri du martxan Udal Liburutegiak, bigarren solairuan. Erabiltzaileek beraien eginkizunetarako baliatu ditzaten 18 ordenagailu jarri dituzte, zerbitzu hori egunean 220 lagunek erabiltzeko aukera eskainiz. Liburutegi zaharrean baino bost bider gehiago, udal arduradunek adierazi dutenez.
Egunero erabili behar izanez gero, urte osoan ordu betez erabiltzeko aukera egongo da. Identifikazio sistema izango du, eta erabiltzaileak alta eskatu beharko du. Interneten nabigatu edo beste premia ofimatikoetarako erabili ahal izango da. Bestalde, Udaleko Inmigrazio Sailak, Udal Liburutegiarekin batera, bertako zerbitzuak etorkinen eskura jartzeko hainbat ekimen jarri du martxan, Liburutegi Interkulturala egitasmoaren baitan. Holan, Munduko Egunkariak kontsulta zerbitzua jarri dute martxan, 80 herrialdetako egunkariak batuz.