Gizon eta Emakumeen Udaleko I. Berdintasun Plana onartu du udalbatzarrak, aho batez. 2009-2011 bitarteko plangintzan osatzeko gizarte eragile eta herritarren parte-hartzea eskertu dute.
EB-Berdeek “beharrezkotzat” jo dute “anbiziosoa” den plangintza, eta ekintzak eta epeak betetzeko egin beharreko lana nabarmendu du. Aralarrek ere “berba hutsetan” ez geratzea itxaroten du, aurrekontua falta duela gogoratuz. Zeharkakotasuna nabarmendu dute Aralarrek, Talde Mistoak eta PSE-EEk; sozialistek jarraipen bat egitearen garrantzia ere bai, eta Talde Mistoak plana “borobilduz” Andereak-ek, Bilgune Feministak eta Emakumeen Sustapen Zentroak egindako lana. PPk “helburuak lortzeko tresna baliogarria” izatea itxaroten du. EAJk plangintza “oso landu” eta “garrantzitsutzat” jo du. Jarraipena egin eta helburuak bete gura dituztela diote, eta dagokion dirua lotuko dela.