Jai giroa nagusi Tabira auzoan

Anboto 2009ko eka. 25a, 13:23

Txupinazoarekin hasiko dituzte, barikuan, ekainaren 26an, 19:00etan, Tabiran Sanpedro jaiak. Txalapartariek joko dute 19:30ean, eta gero tortilla jana hasiko da. Gau-giroa Rex taldeak berotuko du.

Txupinazoarekin hasiko dituzte, barikuan, ekainaren 26an, 19:00etan, Tabiran Sanpedro jaiak. Txalapartariek joko dute 19:30ean, eta gero tortilla jana hasiko da. Gau-giroa Rex taldeak berotuko du.

Zapatuan, berriz, spining maratoia, padel eta marmitako txapelketak, harley erakusketa eta arku-jaurtiketa izango dira goizean zehar. Marmitakoa jango dute 15:00etan, eta 17:00etan mus eta partxis lehiaketak hasiko dira. 18:00etan jolasak eta pailazoak egongo dira. Doktor’s Klub, Zebel eta Malok joko dute, 21:00etan.
 
Domekan, artzain-txakur txapelketa hasiko da 11:30ean, eta eguerdian trikitia, txahala burduntzian eta txalapartariak izango dira; Kriskitin, 18.00etan. 29an, meza 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!