Aurten lehenengoz Durangon egin den Munduko Arrozak ekitaldiak jai eta aldarri giroa ekarri zuen zapatuan Ezkurdira. 
“Elkarbizitza eta integrazio irizpideei jarraituz, gure auzoetan bizi diren pertsonen arteko hartu-emana ez eze, herritarren parte- hartzea eta espazio publikoen berreskuratzea bultzatu gura du ekimenak”. Arrozari era egokia deritzote antolatzaileek, kultura denen plater komun lez, prestatzeko era desberdinetan, “unibertsalitatea eta aniztasuna” eta horrek dakarren “aberastasuna” erakusteko. Hainbat ekitaldiz jantzitako jaia izan zen.