Mugarra elkarteak 40. urteurrena ospatuko du, Landako Gunean

Anboto 2009ko eka. 25a, 09:51

Mugarra odol-emaile elkarteak 40 urte ospatuko ditu zapatuan, ekainaren 27an, Landako Gunean. “Besteei bizia eman edo osasuna berreskuratzen laguntzen” duten odol-emaile aktiboak omenduko dituzte, 11:00etan hasiko den ekitaldian.

Transfusioen Euskal Zentroko arduradunek berbaldia eskainiko dute 12:00etan, eta, gero, Durangoko Orfeoiaren emanaldia eta luntxa izango dira.

Elkarteko presidente Jose Martinek gogoratu du 1.250 odol-emaile direla: %78 dira ohikoak, eta  berriak %3-4 inguru. Profilari dagokionez, %4,96 dira 18-25 urte bitartekoak; %43, 26-45 urtekoak eta %51,6, hortik gorakoak. Transfusioen Euskal Zentroko ordezkariak, Alvaro Larreak, belaunaldi aldaketa behar dela nabarmendu du, odol-emaileen gizarte-lana aitortu eta gero.

Odol-emateetan nagusi ei da Durango, Bizkaia eta EAEn: “Agerikoak dira 40 urteok”. Aitziber Irigoras alkateak, “elkartasun” eta “erantzukizun” lana goratu du.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!