Huntington gaitzaren inguruko alde psikiatrikoak hartuko ditu hizpide, ekainaren 20an, 10:00etan, Galdakaoko ospitaleko psikiatra Angel Padierna Acerok.
Akats genetiko neurologiko batek eragindako gaixotasuna dugu Huntingtona. Heriotza dakarren endekapenezko gaixotasuna da, eta herentziazkoa: oinordekoek hartzeko aukera %50ekoa da. Sindrome psikiatrikoak, horretarako tratamenduak eta gaixoagan zein bere familiagan Huntingtonak daukan eragina hartuko ditu aztergai Padiernak.
Huntington Norte Elkarteak eratuta elkartuko dira gaitz hori duten familiak Durangon, Landakon. EAEn 50 lagun inguru dagoz elkartean, eta 10 urte dira bai hartu-emana mantentzeko bai gaixotasunaren gaineko azken ikerketen barri izateko elkartzen direla