Bizikleta-bidea, trenbidearen etorkizuneko erabilera eta Durangoren etorkizuna: hiru mlutzo nagusiotan banatuta, iritzi zundaketa egin du uriko hainbat elkartek. Horren baitan jaso dutenez, autopistaren doako bidesaria, disuasio-aparkalekuak eta eskualderako eguneko ospitalea dira etorkizunari begirako herritarren eskari nagusiak; baita bisitariak erakartzeko asteburuetan ekitaldiak antolatzea eta urigunetik telefonia antenak kentzea ere.
Aldiz, Durango eta Elorrio arteko bibidertutako errepideak, TAOa zabaltzeak eta Durangoko ingurubide eraztuna amaitzeak daukate babesik txikiena, Durangoko Alde Zaharra (DAZ), Murueta Torre, Juan Itziarko zein San Fausto Berria auzo elkarteek eta Durango Bai zerbitzu elkarteak egindako zundaketaren arabera. Apirilean egin zituzten galderak kalean—bost adin tartetan—, merkatari, ostalari eta autonomoen artean ez eze. Balorazioa “positiboa” dela diote, “kaleko eritzia jakiteko bidea emanez”.
Bizikleta-bidea
Bizikleta-bideaz galdetuta, %39k agertu du erabiltzaile izateko asmoa; %42k, aldiz, ez duela erabiliko aurreratu du. Kendu diren aparkalekuak “arazo garrantzitsutzat” jo ditu %46k — “oso garrantzitsutzat” %44k— , eta txirrindulariei bide hori bakarrik erabiltzeko aukera ematearen kontra dira galdetutakoen %40; aldekoak %19. Dena dela, aitatzekoa da %41ek ez duela erantzuten jakin.
Trenbideak etorkizunean izan leiken erabileraren haritik, oinezko eta bizikletendako egokitzea jo dute egoki galdetutako gehienek; Santa Apoloniatik (Iurreta) Traña-Matienaraino (Abadiño) oinezkoentzako “ibilbide zabala” atontzearen aldekoak dira. Kalean iritzi nagusia ei da “lanagatik edo aisialdi legez, oinez edo bizikletan, beste herri batzuetara joateko ibilbide handi bat falta” dela.