Uriko munarriak ezagutzeko mendi ibilaldia larunbatean

Anboto 2009ko eka. 17a, 11:02

Durangok inguruko herriekin dituen mugarriak ezagutarazi guran sortu zen Mugarri Egunak hamarkada bete du aurten. Alpino Tabira mendizale taldearen ekimenez –Udalak lagunduta– sortutako mendi ibilaldiak ez du hutsik egin aurten ere, eta Durangok Zornotza, Dima, Mañaria eta Izurtzarekin batera dituen 21 mugarriak ezagutzeko gonbita luzatu dute. Ekainaren 20an, zapatuan, jarri dute ordua: 08:00etan, Andra Mariko elizpean. Lehenengo mugarrira hurreratzeko San Andres, Santa Luzia eta marmol harrobian zehar abiatuko dira mendizaleak.

Bost orduko ibilaldia
Bost orduko mendi ibilaldia antolatu dute, jakinarazi dutenez, Axmokil, Arantzadun, Gibela, Basobaltz eta Iturriondon zehar. Dena dela, mokadua hartzeko denbora ere hartuko dute. Gogorarazi dute komenigarria dela bota egokiak eta ura eramatea. Mugarri Egunean parte hartu gura dutenek ostiralean dute izena emateko azken eguna. Gazte Informaziorako Bulegora hurreratu daiteke, 94 603 00 30 telefono zenbakira deitu edo honako helbide elektroniko hau erabili: informazioa@durango-udala.net.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!