Elkarrizketaren aldeko deia egingo du zapatuan Ahotsakek

Anboto 2009ko eka. 11a, 14:16

Durangoko Ahotsak taldeak elkarrizketaren aldeko ekimena antolatu du zapaturako, ekainaren 13rako, Andra Mariko elizpean. Horrela, elkarrizketaren aldeko elkarretaratzea antolatu dute, 12:30ean.

Durangoko Ahotsak taldeak elkarrizketaren aldeko ekimena antolatu du zapaturako, ekainaren 13rako, Andra Mariko elizpean. Horrela, elkarrizketaren aldeko elkarretaratzea antolatu dute, 12:30ean.

Durangaldeko emakumeei deialdi zabala egin diete ekimenean parte hartu dezaten.
Ahotsakekoek aurreratu dutenez, murala ere egingo dute elkarrizketa politikoaren alde, Andra Marian; Durangaldeko 200 emakumeren argazkiekin osatuko dute.

“Esanahiz betea”

Ekitaldi “xumea” baina “esanahiz betea” eratu gura izan dute Ahotsakekoek, eta “herritar guztiei, bereziki politikoei, “Euskal Herriak bizi duen gatazka” konpondu ahal izateko berba egitera jartzeko deia luzatu diete. “Arazoak berba eginez konpondu ahal direlako, Durangaldeko emakumeok elkarrizketaren alde gaude”: mezu horrekin ados dauden emakumeen argazkiak jarriko dituzte ekimenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!