Adinez nagusia da UEMA. Udal Euskaldunen Mankomunitateak 18 urte bete ditu aurten, jada 60 udalerri batuz.
Udalen zeregin garrantzitsu bat euskararen erabilera normalizatzea da, UEMAko arduradunen ustez, eta horren alde egingo dute zapatuan, ekainaren 13an, Beran (Nafarroa) ospatuko den UEMA Egunera batuetakoek. Arbola aukeratu dute egun hori irudikatzeko, eta “euskararekin bat egiten duen oro” hartuko dute bertan.
Otxandio, Atxondo eta Mallabia UEMAko kide dira. Hainbat ekitaldi izango dira Beran, goizean hasi eta iluntzera arte.