Lanean hasteko lehenengo pausoa da aldarazpena, Aralarren berbetan

Anboto 2009ko eka. 10a, 13:04

Hiru milioi eurotik gorako kreditu aldarazpena onartuta “islatutako” irudiaz haratago, “zazpi zinegotziak lanean jarri” ditzala eskatu dio Aralarrek EAJri. Lanean hasteko “abiapuntua” izan dela nabarmendu du, eta akordioan jasotako egitasmo guztiak aurten jarri behar direla martxan.

Hiru milioi eurotik gorako kreditu aldarazpena onartuta “islatutako” irudiaz haratago, “zazpi zinegotziak lanean jarri” ditzala eskatu dio Aralarrek EAJri. Lanean hasteko “abiapuntua” izan dela nabarmendu du, eta akordioan jasotako egitasmo guztiak aurten jarri behar direla martxan.

Inbertsioak, gastu arrunta, TAOaren eraldaketa eta lanpostuen zerrenda: lau multzo nagusiotan batuta 16 puntu jaso dituen akordioa azaltzearekin batera egin du eskaera.

Udal jarduna “nahiko blokeatuta” eta aurrekontua ateratzeko “gaitasunik gabe” ikusita, Aralarrek “beharrezko” ikusi du aldarazpen “sakon” hori onartzea, “baldintza batzuk jarrita”. Ildo horretan, “jarrera maximalisten” aurrean aurrera egiteko gai izan behar direla diote: “Eguneroko arazoei aurre egiteko proiektu batzuk premiazkoak dira, eta kontsentsuari helduta egitasmoak ateratzen ahalegindu behar dugu”.

Akordioaren “erantzule”


Aurrekontua onartu ez zela-eta, akordioak jasotakoaren “erantzule” direla diote, baina ez bat ez datozen aurrekontu edo kudeaketa ereduarena. Errugbi-zelaia haizetara dauden azpiegituretan erabiltzaile gehien dituena dela diote, eta Tabiran jolasgune baten gabezia bazegoela. Juan Itziarko lanak egin eta karkabak egokitzeko adostasuna, eta ANBOTO eta Plateruenarekin hitzarmenak ere gogoratu dituzte, eta alokairurako laguntzetarako dirua “irizpideak egokitzeko”. Babesekoen kudeaketarako aholkularitza enpresaren kontratazioa eta azpikontratatzearen azterketa ere aitatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!