Trenaren lurperatzeari buruz galdetu du Aralarrek

Anboto 2009ko eka. 8a, 14:00

Durangoko trenaren lurperatzearen inguruko informazioa eskatu du Eusko Jaurlaritzan Aralarrek. Durangon zinegotzi ere baden Dani Maeztu legebiltzarkideak obraren egoeraren gainean, sortu den aparkaleku berriari buruz eta trenbidearen bikoizketari buruz galdetu dio, besteak beste, Iñaki Arriola Herri- lan eta Garraio sailburuari.

Helarazi dutenez, trena lurperatzeko lanen ondorioz “sortutako kalte eta eragozpenak” jasan dituzte azken urteetan Durangaldeko herritarrek, eta ezarritako bukaera-datak “behin eta berriz atzeratu dira”. Horren aurrean Aralarrek herritarrek “albait arinen” jaso beharko luketen informazioari buruz galdera sorta egin du. “Gardentasuna” gehituko lioke egitasmoari, diotenez, eta herritarrei “lasaitasuna” eman.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!