Durangaldeko Iratzarri aurkeztu dute, asteon, Bizkaiko arduradun Iraide Sanchez, eskualdeko koordinatzaile Markel Ganboak eta Aralarreko Durangoko zinegotzi Iker Urkizak.
“Durangaldeko arazoei ezkerretik aurre egiteko” sortu zen Iratzarri 2004an, “kolore guztietako gazte ezkertiar eta independenteak batuz eskualdeko Aralarren gazte erreferentea”. Desobedientzia zibila erabiliz egungotik bestelakoa izango den sistema sortu gura dute eta gazteriaren bilgunea izan, “eztabaida sustatu eta suspertuz”. Asanblearismoaren aldekoa da Iratzarri, diotenez, eta mugimendu sozialetan sinesten dute.