Inbertsiotarako 3,2 milioi adostu dituzte EAJ, EB-Berdeak eta Aralarrek

Anboto 2009ko eka. 4a, 11:02

Gobernu Taldeak egindako proposamen “orekatu” eta “arrazoizkoak” aurrera egin du. Inbertsiotarako 3,2 milioi euroko kreditu aldarazpena lotu du EAJk, EB-Berdeak eta Aralarrekin. Baita gastu arruntari aurre egiteko 756.500 eurokoa ere; horretan, ANBOTO astekariarekin hitzarmena bideratzeko atala ere jaso dute.

Gobernu Taldeak egindako proposamen “orekatu” eta “arrazoizkoak” aurrera egin du. Inbertsiotarako 3,2 milioi euroko kreditu aldarazpena lotu du EAJk, EB-Berdeak eta Aralarrekin. Baita gastu arruntari aurre egiteko 756.500 eurokoa ere; horretan, ANBOTO astekariarekin hitzarmena bideratzeko atala ere jaso dute.

Aldarazpen bien alde egin dute sozialistek; kontra, berriz, Talde Mistoak. Popularrak, abstenitu egin dira bigarrenean, batzuekin bat ez etorrita.

JuanItziarko__copia.jpgJuan Itziarko eta karkabak

Errugbi zelaiko belarra aldatzea (441.000 euro), Juan Itziarko auzunean irisgarritasuna hobetzea (178.000 euro), karkabak egokitzea (219.000 euro), Landakoko Haurreskola (100.000 euro) eta Tabira eta Ezkurdirako txintxaunak (261.400 euro) batu dituzte inbertsioetan; baita San Faustoko zentro zibikoa (58.000 euro) eta hiltegirako egitasmoa ere (30.000 euro). Udal eraikinetara (950.000 euro) eta birpartzelazioetara (954.460 euro) ere bideratu dute dirua; horiei aurre egiteko Izartu bitartez Jaurlaritzatik jasotako laguntza eta Odibakarrek utzitako lurren salmenta (2,34 milioi) ere izango dituzte.

“Lehenengo pausoa”

“Beharrizan handiak” daudela eta herritarrei irtenbideak ematea dela bere erantzukizuna dio EAJk; aurrera egin behar dela: “Ezin litekeena da lanpostu zerrenda eta aurrekonturik ez egotea leporatu, eta trabak baino ez jartzea. Ez dira onartu, baina berriz saiatuko gara. Albait arinen izatea gura genuke”. Sinatutako akordioa “irtenbideak” eta “erantzunak” emateko “lehenengo pausoa” ei da: TAOaren eraldaketan eta babesekoen sustapenean ere badabiltza elkarlanean.
Inbertsio “garrantzitsuokin” aurrera egiteari “guztiz justifikatua” deritzote EB-Berdeek, aurrekontua gehiengoz ezingo dela onartu irudituta, eta Aralarrek ere “guztiz beharrezkoak” diren gaietan aldarazpena ahalbideratu behar dela uste du, eztabaida orokorraren beharra berretsi arren. PPk ere “arrazoizkotzat” jo ditu.

“Ezinbesteko eta garrantzitsutzat” jo ditu PSE-EEk be inbertsiook, baina babesekoak, kultur etxea edo Urki-Hegoalde eraztuna lako egitasmoak eta lanpostuen zerrenda bota dituzte faltan: “Hala ere, zoriontzekoa da udalbatzarra arazoak konpontzeko baliatzea”
Talde Mistoak, berriz, ez deritze “irtenbide egokiena” aldarazpenei: “Inbertsio garrantzitsuak dagoz; askoren alde egin dugu, baina bidea ez dira aldarazpenak”. 2007an bideratuta 21 zinegotzitik zazpi liberatuta daudela gogoratu dute: “onura ekarriko ei zuen, eta urtean 342.000 euroko gastua dakar”; justu urte biotan aurrekonturik ez egoteari aintzat hartzekoa ei da.

Lankidetza hitzarmenak

Bide beretik jo dute gastu arrunterako aldarazpena dela-eta: Anboto eta Plateruenarekin  hitzarmenak (40.000na euro) eta alokairurako laguntza handitzea (15.000 euro) ez eze, Azterlan (150.000 euro), JAED eta Caritas (30.000 euro), Durango Kirolak (179.000 euro),  ludoteka (85.000 euro) eta Astarloa Kulturgintzarako  (228.000 euro) dirua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!