Erralde hiltegiari buruz erabakia hartuko du udalbatzarrak

Anboto 2009ko eka. 4a, 10:49

Martxan jarritako egitasmoaren gorabeherak azaldu ditzaten Ogasun Batzordera gonbidatuko ditu Udalak Erralde hiltegiko kudeatzaileak. Durango proiektu horretan sartuko den ala ez erabakiz diktamena altxatzeko eta hori hurrengo osoko bilkurara eroateko konpromisoa hartu du udalbatzarrak, Aralarrek aurkeztutako mozioa onartuta. EAJ izan ezik gainerako taldeek egin dute alde.

Aralarren berbetan, “abeltzain, harakin eta kontsumitzaileei eragiten dien eredu soziala” dago mahai gainean. Bai ekonomikoki bai kokapenari dagokionez, proposamen “bideragarria” dela dio, eta 15 udalek parte hartzen dutela. Zalantzak argitu eta erabakia hartzea da helburua.

Informazioa eskatu dute

EB-Berdeek Udalak egitasmoa zertan datzan eta zer suposatzen duen jakiteko “betebeharra” daukala diote, eta PSE-EEk “orain arte lez” Erralderen alde egiteko asmoa dutela. Talde Mistoa ere Erralderen kudeaketa sistemarekin eta jasotako eskaerekin bat dator. PP ere bai, baina hainbaten gonbidatu dituztela gogoratu du, eta “informazio gehiago” eskatu du: bideragarritasun ekonomikoa, ekarpen ekonomikoaren banaketa… Eskaera horrekin bat dator EAJ: “12 bat milioiko inbertsioa ei da, baina, ez dakigu udal bakoitzari zenbat dagokion. Zalantza asko daude, eta gauden egoeran ezin dugu putzu beltz horretan sartu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!